Lehen aldiz egingo duten azoka berezi honen helburua tokiko merkatariak eta ekonomia hauspotzea da. Hala, 40 dendari inguruk parte hartuko dute beren produktuak hiribilduko kaleetara ateraz. Aste Santu betean izanik, dendariek espero dute jendea egotea herriko kaleetatik eta aukera ezin hobe hau baliatzea produktuak prezio murriztuan eskuratzeko.