Zaintza-kamera bat jarriko dute Plentziako elizako plazan, aparkaleku gisa erabiltzea eragozteko

Ander Zarraga 2024ko api. 9a, 17:31

Kamerak autoen matrikulak baino ez ditu atzemango, eta automatikoki izapidetuko ditu arau-haustea. © PLENTZIAKO UDALA

Plentziako Udalak gogoratu du elizako plazan bertan debekatuta dagoela aparkatzea, "karga-lanetarako baino ezin da erabili, sarrera-seinalean ezarritako orduetan".

Udal-iturriek azaldu dutenez, "katea kendu zenetik, elizako plaza aparkaleku gisa erabiltzen ari da", eta hori ekiditeko kamera bat jarriko dutela iragarri dute. Azpimarratu dutenez, bertan zamalanetarako ibilgailuek bakarrik aparkatu dezakete baimendutako orduetan, edo Plentziako Udaltzaingoaren bidez salbuespenezko baimena lortu duten ibilgailuek.

Gauzak horrela, "sarbide-kontrola izateko eta egindako arau-hausteak kontrolatu ahal izateko, sistemak baloratu ondoren, sarbidearen kontrola izateko eta egindako arau-hausteak kontrolatu ahal izateko", zaintza-kamera bat jartzea erabaki dute. Azpimarratu dutenez, kamera horrek autoen matrikulak baino ez ditu atzemango, eta automatikoki izapidetuko ditu arau-hausteak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun