Traineru Baltza Sestaoko La Benedicta paretik Kaikuren pabilioiraino joango dira eta Plentziarra gabarra babestuko du Zorrotzaurretik Bilboko udaletxeraino doan tartean. Talde bietako ordezkariek beren harrotasuna eta poztasuna igorri dute egun berezi honetan talde zuri-gorriagaz batera egoteko izango duten aukeragatik.
