Udaletik zehaztu dutenez, "Itsasertz Mugarteak lagatako kortesiazko pantalanean debekatuta dago itsasontziak edo txintxorroak modu iraunkorrean amarratzea, lagapen-hitzarmenean ezartzen den bezala". Hitzarmen hori betetzeko helburuagaz, Udalak iragarri du Pinto zubia eta Gandia auzoan dauden identifikatu gabeko hainbat itsasontzi kenduko dituztela, gutxienez, hilabete bat daramatelako egoera horretan.
Argudiatu dutenez, Itsasertz Mugartearen araudia ez betetzeak pantalana kentzea eragin dezake, beraz, arestian aipatutako itsasontziak kenduko dituzte, eta hiri-hondakin solido gisa tratatuko dituzte.