Javier Materola arkitektua hil da, Plentziako zubiaren diseinatzailea

Ander Zarraga 2024ko mai. 13a, 13:18

Plentziako oinezkoentzako zubia duela 32 urte inauguratu zuten.

Ingeniariak sortutako zubia 1992ko ekainaren 8an inauguratu zuten, 1983ko uholdeen ondorioz lehenago zegoen pasabidearen zimenduak kolpatuta geratu baitziren. Iruñan, 1936an jaio zen Manterola, eta bere ibilbide profesionalean 200 zubi eta biadukturen proiektuan parte hartu zuen.

Ingeniari nafarrak hainbat sari jaso zituen egindako lanengatik, eta, besteak beste, Bilboko Euskalduna zubia eta Bolintxuko pasabidea dira bere Bizkaiko beste lanik aipagarrienetako batzuk.

Horiez gain, bere proiektu esanguratsuenen artean daude Cadizeko (Andaluzia) 1812ko Konztituzioko zubia edo Carlos Fernandez Casado ingeniariaren zubia, zeinak AP-66ak Leongo probintziako Barrios de Luna urtegia zeharkatzen duen. Azken hori hainbat kategoriatan munduko errekorra izan zen, eta Espainiar Estatuko handienetan bigarrena da, hain zuzen ere, Konstituzioaren zubiaren atzetik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun