Plentziaren 50.000 urteko historian murgiltzeko erakusketa abiatuko dute Plasentia de Butron museoan

Ander Zarraga 2024ko mai. 14a, 12:19

Aldi baterako erakusketaz gain, museoak Plentziaren eta eskualdearen historiako hainbat altxor gordetzen ditu. © PLASENTIA DE BUTRON MUSEOA

Hiribilduaren ibilbide historikoa islatzen duten 62 objektu egongo dira ikusgai, tartean, Edestiaurre Arkeologia Elkarteak arkeologia esperimentalaren bidez egindako erreplika fidelak. Abendura arte egongo den Plentzia, aztarnategi arkeologikoa erakusketaren inaugurazioa zapatuan egingo dute, maiatzaren 18an, 12:00etan. 

Plasentia de Butron museoak hartuko duen aldi baterako erakusketa berri honek hiribilduaren ibilbide historikoan murgiltzeko proposamena egingo die bisitariei. Zeregin horretarako 62 objektu "liluragarri" aukeratu dituzte museoko arduradunek, hala nola Edestiaurre Arkeologia Elkarteak arkeologia esperimentalaren bidez egindako 13 erreplika, sei kuadro, eskultura bat, XVII. mendeko mapa bat eta 12 argazki zahar. 

Museoko arduradunek azaldu dutenez, objektuok Plentziaren bilakaera historikoan izandako funtsezko alderdiak erakutsiko dituzte. "Hunkituta gaude Plentziaren historia aberatsa erakusten duen erakusketa paregabe hau aurkezteaz", adierazi du Arantxa Renteria Bilbao, Plasentia de Butron museoko presidenteak. "Bisitariak erakusketa honek eskaintzen duen iraganaren eta orainaldiaren arteko lotura sakonak inspiratuta eta hezita sentitzea espero dugu, gure herritik desagertu egin baita", erantsi du.

Plentzia, aztarnategi arkeologikoa erakusketaren inaugurazioa maiatzaren 18an izango da, 12:00etan, eta ordutik aurrera zabalik egongo da bisita libreagaz; gainera, museoa hobeto ezagutzeko bisita gidatuak ere doakoak izango dira. 

Puede ser una imagen de texto que dice "neAлbm Museo Plasentia de Butrón Museoa Te invitamos a nuestra inauguración gure inauguraziora gonbidatzen zaitugu NUEVA EXPOSICIÓN "PLENTZIA, UN YACIMIENTO ARQUEOLÓGICO" ERAKUSKETABERRIA "PLENTZIA, AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOA" Lunch y visita a la exposición Lunch eta bisita erakusketara 18 Mayo Maiatzo 12:00 Plentzia, Goienkale 27. MUSEO PLASENTIA DE contacto@museoplentzia.org"

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun