Plentziako Udaleko hainbat eraikinetako ateak irekiko dituzte 48 orduz, bisita gidatuen bidez plentziarrek herriko ondare arkitektonikoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Hasteko, udaletxea barrutik ezagutzeko bisita gidatu bi egingo dituzte zapatuan, maiatzaren 18an: 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Egun berean, baina arratsaldean, Arpillaora joango dira 19:00etan eta 19:30ean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.
Domekan, hilaren 19an ere elizako dorreak eta ur-biltegiak ezkutatzen dituzten sekretuak ezagutu ahalko dira. Batetik, elizako dorreko bisita gidatuak 11:00etan eta 12:00etan izango dira, eta ur-biltegira 12:00etan eta 13:00etan joango dira; kasu bietan lehenik euskarazko txanda izango da eta gaztelaniazkoa ostean.
Iragarri dutenez, plazak mugatuak izango dira eta 20 pertsona bakarrik joan ahalko dira txanda bakoitzean; elizaren dorrea salbuespena izango da, horretara 15 bakarrik joan ahalko direlako. Hrietara joateko izen-ematea turismo bulegoagaz harremanetan jarriz egin beharko da, 946 774 199 telefono-zenbakian edo turismo@plentzia.eus emailaren bitartez.