Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, egitasmoaren helburua da gizartea sentsibilizatzen eta kontzientziatzen jarraitzea sexu, genero eta identitate aniztasunaren esparruan. Momentuz, hauek dira ekainerako aurreratu dituzten ekintzak:
Ekainak 13, eguena
Berbaldia: Gu ere bagara! non daude LGTBIQA+ nagusiak?
Ekainak 13 eta uztailak 2
Zinegoak: Bilboko LGTBIQA+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia.
Ekainak 28, barikua
Musikala: Sex sua. Ligatzeko aplikazioak, LGTBIQA+ kolektiboa eta genero eta sexu-joera ezberdinak.