"Sex Sua" musikala eta Zinegoak jaialdia Plentziara helduko dira

Ander Zarraga 2024ko eka. 20a, 10:11

Ekainaren 28an, ligatzeko aplikazioak eta maitasun-forma berrien inguruko musikala ekarriko dute Plentziara. © ANDONI MUTILOA

Plentziak bat egingo du ekainaren 28ko Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Egunagaz, eta, horregaz batera, bi kultur proposamen izango dira Goñi Portalen eta Ontziola plazan. 

Batetik, ekainaren 28an, Harrotasuna ospatzen den egunean, Andoni Mutiloak Sex Sua maitasunari eta ligatzeari buruzko ohitura berriei buruzko musikala eskainiko du Goñi Portalen. LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapen honetan antzerkia, dantza, musika, umorea eta drama bateratuko ditu. Euskaraz izango den ikuskizuna 19:00etan hasiko da eta 14 urtetik gorako publikoarentzako dago pentsatuta.

Bestetik, uztailaren 2an, 22:00etan, Ontziola plazan, Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ 21. Nazioarteko Zinema eta Arte Jaialdiko Transfariana pelikularen emanaldia egingo dute. Frantziako eta Kolonbiako produkzio honek FARCeko buruzagi baten eta sexu-langile ohi trans baten ezkontzak segurtasun handiko kartzela batean eragingo duen zalaparta kontatzen du, gizartean ematen ari diren aldaketen seinaleak bilatuz. Emanaldia elebiduna izango da, euskaraz eta gaztelaniaz eta 16 urtetik gora publikoarentzako dago gomendatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun