Kontratuek 12 hilabeteko iraupena izango dute eta, zehazki, Plentziako Udalak honako lanpostu hauek betetzeko deialdia egin du: trantsizio ekologikoa lantzeko teknikaria, digitalizazio lanak egiteko teknikaria, komunikazio teknikaria eta ekosistemaren zaintza dinamizatzeko teknikaria. Halaber, Gorlizko Udalagaz batera, garapena eta gizarte-eskubideak garatzeko beste bi teknikari ere kontratatuko dituzte.
Horiekaz batera, Uribe Kostarako zeharkako proiektuak egiteko honako lanpostua hauek betetzeko deialdia ere egin dute: arlo juridikorako teknikari bi, komunikazio inklusiboko teknikari bi, ingurumen teknikaria, parte-hartzaile teknikaria, toki-garapeneko teknikari bi, hiru euskara teknikari eta genero teknikari bat. Guztira, 13 lanpostu bete gura dituzte.