Gaur hasiko dute Plentziako udako zinema emanaldien zikloa

Ander Zarraga 2024ko uzt. 2a, 17:15

Proiekzioak martitzenetan egingo dituzte, aste bakoitzean herriko txoko batean. © MIKROFILM SHORT FESTIVAL

Gaurtik abuztuaren 6ra arte, Plentziako kaleak zinemaz beteko dituzte udako zinema emanaldiakaz. Hurrengo martitzenetan sei pelikula eskainiko dituzte, Eleiz plazan, portuan, Ontziola plazan eta Txipion.

Programazioa:

  • Uztailak 2, 22:00etan: Transfariana (Zinegoak jaialdiko pelikula), Ontziola plazan. Gaztelaniaz.
  • Uztailak 9, 22:00etan: Mavka, basoaren zaindaria, Txipion. Euskaraz.
  • Uztailak 16, 22:00etan: Agur Etxebeste, portuan. Euskaraz.
  • Uztailak 23, 22:00etan: 20.000 Especies de abejas, Ontziola plazan. Euskaraz eta gaztelaniaz.
  • Uztailak 30, 22:00etan: Campeones, Eleiz plazan. Gaztelaniaz.
  •  Abuztuak 6, 22:00etan: Bizkarsoro, Eleiz plazan. Euskaraz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun