XI. Itsas martxa egingo dute abuztuaren 3an, Plentzian

Nahia Martinez Gondra 2024ko uzt. 8a, 10:51

Artxiboko irudia.

Azken urteak legez, aurten ere euskal preso eta iheslarien aldeko Itsas Martxa egingo dute Plentzian, itsasadarreko uretatik txalupa edo piraguan nabigatuz presoen etxeratzea aldarrikatzeko; abuztuaren 3an, zapatuan. Hala, euskal presoen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko mobilizazio jendetsua antolatuko dute.

Egitaraua:

  • 12:00 Ekitaldia Piruli plazan.
  • 12:30 Martxaren hasiera (uretatik eta oinez) Ur kontzertua: Sofanbeltz + Little Martin Selektah + Muxker.
  • 15:00 Bazkaria Ontziola plazan.
  • 17:00 Bazkaloste musikatua: Mozkor alaiak.
  • 20:00 Kontzertua: Mrs. Klams.
  • 21:00 Zazpizar: erromeria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun