Erakusketa ibiltari hau BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko elkarlanaren emaitza da. Artea eta kultura Bizkaira eta bizkaitarrengana hurbiltzea du helburu, eremu publikoetan kalitate handiko artelanen erreprodukzioen bidez. Dagozkien azalpen-audioak (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) telefono mugikorretan doan deskargatu ahal izango dira QR kode baten bidez.
Balmasedatik, Abanto Zierbenatik eta Trapagatik igaro ostean, Artearen Ibilbidea Plentziara iritsiko da uztailaren 15etik 22ra.
Lehenengo urtean izandako arrakastaren ondoren, BBK-k berriro jarri du abian Herriz Herri proiektua. Ekimen ibiltari horren helburua da Bizkaian ahalik eta udalerri gehienetara iristea, aukera-berdintasuna, gizarteratzea eta garapen jasangarria sustatzen dituzten eta 2030 Agendagaz eta GJHagaz bat egiten duten proiektuak elkarregaz lantzeko.