Inoiz baino elkartasun gehiago izango da zapatuko Itsas Martxan

Ander Zarraga 2024ko uzt. 30a, 16:21

Aurtengo Itsas Martxan palestinarrei, "bizi duten sarraskiagatik" elkartasuna adieraziko dietela aurreratu dute antolatzaileek.

Abuztuaren 3an, 12:00etatik aurrera, preso eta iheslarien aldeko 11. Itxas Martxa egingo dute Plentziako itsasadarreko uretan. Ekimen honek hainbat herritar bilduko ditu itsasoan zein kostaldean, eta herrialde palestinarrari ere elkartasuna adieraziko diote.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, "aurten 100 pertsona gehiago inguru izango dira martxaren ondorengo herri-bazkarian", beraz, 400 parte-hartzaile inguru espero dituzte horretan, "inoiz baino gehiago". Halaber, azpimarratu dute urtez urte Itsas Martxa hazi egin den ekimena dela, baina gai direla antolakuntzaren erronkari aurre egiteko, gero eta boluntario gehiagoren laguntza eta lanari esker.

Adierazi dutenez, azken urteotan preso, iheslari eta horien familien egoera hobetu den arren, gehienak Euskal Herriko espetxeetan baitaude, "azkenaldian hainbat esperatze izan dira, Aitor eta Galderren kasua adibidez, eta oraindik senide eta lagunak espetxean eta erbestean izaten jarraitzen ditugu"; beraz, gauzak aldatu ezean, Itsas Martxa egiten jarraituko dutela nabarmendu dute, "eguna egutegian gorriz markatuz denak kalean izan arte".

Tamalez, azaldu dute "duela astebete bukatu zitzaizkiela bai piraguetarako, baita bazkarirako tiketak ere", baina herritarrei dei egin diete ekitaldian parte hartzera itsasertzetik joango den martxan, eta bazkarirako tiketik gabe geratu badira, txosnetan ere pintxoak izango dituzte herriko ostalariei esker, "eta kontzertuez gozatzeko lekua izango da denontzat, baita karpa azpian ere".

Egitaraua:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun