Udal-iturriek sare sozialetan nabarmendu dutenez, "ontratu berri bat sinatu dugu zerbitzua eta garbitasuna hobetzeko asmoz". Neurri horri esker, zaborra batzeko kamioia goizez pasatuko da, ez gauez, orain arte egiten zuen moduan.
Halaber, edukiontzien garbiketari dagokionez, hilabetero egingo dutela agindu dute, udan izan ezik, orduan 15 egunero egingo baitute.