Plentziako Udalak eta Calibre 38 hedabide digitalak antolatuko duten 12. lehiaketa horretara narratiba beltza, poliziala eta intrigazkoari buruzko lanak aurkeztu beharko dira. Baldintzen artean, egileak 18urtetik gorakoak izan beharko dira eta gaztelaniazko zein euskarazko modalitateetara aurkeztu ahal izango dituzte idatziak. Lanen generoa beltza, poliziala edo intrigazkoa izan beharko da eta 1.000 eta 3.000 hitz bitartean izan beharko dituzte.
Idazlanak irailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira eta lanik onenek 300 euroko diru-sariak jasoko dituzte, bai euskarazko zein gaztelerazko modalitateetan. Horrez gain, erdaraz idatzitako bost idazlan hautatuko dituzte Calibre 38 aldizkarian argitaratzeko, eta beste bost Plentziako Gorñi Portaleko webgunean irakurri ahal izango dira.