Artekale

Ikuskizuna hastear dago Plentziako kaleetan

Ander Zarraga 2024ko ira. 19a, 12:20

Artekalek askotarikoak diren zazpi ikuskizun ekarriko ditu irailaren 20an eta 21ean Plentziara.

Irailaren 20an eta 21ean, barikuan eta zapatuan, hainbat ikuskizunek Plentziako kaleak hartuko dituzte Artekale kaleko arte eszenikoen zazpigarren jaialdian. Antzerkia, dantza, instalazioak eta zirkua izango dituzten emanaldiak bihar arratsaldean hasiko dira, eta zapatuan goizetik jarraituko dute udalerriko hainbat txokotan, hala nola portuan, Ontziola plazan, Eleiz plazan edo Azurtegiondon.

Egitaraua:

Irailak 20, barikua

  • 19:00etan, zirkua eta antzerkia: Jacuzzi (CIA: Nimu), Azurtegiondon.
    • Nora doaz burbuilak? Edalontzi txiki batean agertu bezain laster, libreki hedatzen dira gainazal handietan. Urak eskaintzen dizkion aukera mugagabeekin harrituta, jacuzzi bat sortzea erabaki du Nimuk. Oinetako jacuzzi bat! Ez dakiena da burbuilak oso urrutira iristeko gai direla. Hartzen ausartzen denaren bihotzeraino...
  • 21:00etan, antzerkia: Euskaldunen jatorria, historia eta irria (CIA: Poltsiko Antzerki Sorkuntza), Ontziola plazan. 
    • Oraingoan bai! Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua, "Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik" lelotik "Euskalduna naiz eta furgona daukat"-eraino.

Irailak 21, zapatua

  • 11:00etan, instalazio interaktiboa: El Laberint (CIA: Itinerània), Ontziola plazan.
    • Denboraz kanpoko erronkarik kitzikagarriena planteatzen duen formatu handiko instalazio parte-hartzailea da. Adin guztietako pertsonei zuzendutako esperientzia kolektiboa. Eguneroko edozein espazio (plaza, kale, parke…) topaketa ludiko batean eraldatzeko gai den proposamena.
  • 12:30ean, Azntzerkia eta zirkua: Eskobien atzetik (CIA: Barré Taldea), Portuan.
    • Garbitzaile baten lanegunean oinarritutako ikuskizuna. Zine mutuaren xarmaz eta umorez betetako antzezlana.
  • 17:00etan, antzerkia: Eraits S.L. (CIA: Goitibera); Eleiz plazan.
    • Enpresaren leloak dioen bezala: "Zaharra eraitsi, berria eraiki!". Eremu publikoa eta jolasaren inguruan hausnartzen duen adin guztietarako kaleko ikuskizuna.
  • 19:00etan, antzerkia: Al otro lado (CIA: Zanguano), Plazatxoan. 
    • Kale ikuskizun onenaren MAX saria. Oihal ibiltari batek gure kaleetako eguneroko bizitzan ezkutatuko istorio dibertigarriak erakusten dizkigu.
  • 21:00etan, dantza: Errimak 2 oinetan (CIA: Haatik), Ontziola plazan.
    • Bertso-ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kontu ezagunei eta bers-to-sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun