Plentziak taxi gidariak Auzotaxiren zerbitzu berrira atxikitzeko epea ireki du

Ander Zarraga 2024ko urr. 8a, 17:01

Lizentzia indarrean duten taxilariek 15 egunez eskatu ahal izango dute Auzotaxi zerbitzura atxikitzea. Sistema berriari esker, Plentziako herritarrek 3 euro ordaindu ahal izango dituzte tokiko ibilbideetan, eta 6 euro Gorlizera eta Urdulizera joateko.

Plentziako Udalak 15 eguneko epea ireki zuen atzi, urriak 7, lizentzia indarrean duten taxilariak Auzotaxiren zerbitzura atxiki daitezen. Sistema berri horrek tokiko bidaiak eskainiko ditu 3 euroren truke, eta Gorlizko eta Urdulizko ospitaleetara lekualdatzea 6 euroren truke. Zerbitzua arautzen duen dekretuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte interesdunek. Behin epea amaituta, zerbitzu berriaren xehetasunak eta harremanetarako telefonoak jakinaraziko zaizkie herritarrei.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun