Obra horiek gutxi gorabehera hilabete iraungo dutela iragarri dute, eta edukiontzietarako eta espaloirako irisgarritasuna hobetuko dute, inguruari birziklatzeko azpiegitura egokiagoa eskainiz. Lanek irauten duten bitartean, edukiontziak aldi baterako Eleiz Enparantzan egongo dira.