Plentziako Udalak jakinarazi duenez, Ontziola plazako kioskoan sute bat eragin du norbaitek, eta, bandalismo-ekintza horren eraginez, zerbitzua itxita egongo da, beharrezko garbiketa- eta konponketa-lanak egiten dituzten bitartean.
Era bereab, Udalak gertatutakoa gaitzetsi du eta "auzokide guztiei eragiten dizkiguten ekintza hauek", onartezinak direla salatu dute.