Plentziako alkate Aitor Garagarzak Hirukari azaldu dionez, azken asteetan hainbat matxura izan dira ur-sarean, baina ez dute Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren aldetik jakinarazpen ofizialik jaso. "Auzokideek beti guregana jo dute informazio eske, eta Udaletik Partzuergoarengana jo dugu, eta horrela izan dugu arazoaren berri", azaldu du alkateak, Partzuergoaren bestelako adierazpenik jaso ez izana deitoratuz. "Larrituta gaude ez dakigulako zer ari den gertatzen ur-sisteman, baina behintzat, informazioa eta abisuak behar bezala jasotzea gustatuko litzaiguke, batez ere, oraingoan bezala, auzo oso bat astebete urik gabe egongo denean".