Azoka Ontziola plazan egingo dute 09:00etatik 14:00etara, eta ohiturari jarraituz, bertara baserritarrez jantzita joatera animatu dituzte herritarrak, jai-giroan murgildu daitezen. Halaber, eguerdian, 12:00etan, lore-eskaintza egingo dute Barrenkalen, herriko zaindariaren omenez.
Arratsaldean, 19:00etan, ekintzek Eleiz enparantzan jarraituko dute Kantaguneagaz batera elkarlanean antolatutako Lorratz taldearen erromeria alaiagaz.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun