Guztira 26 establezimendu atxiki dira 5.900 euroko aurrekontua izango duen urte honetako kanpainara. Horiek alfonbra eta kartel bereizgarrien bidez identifikatu ahal izango dira, eta horietan erosketak egiterakoan eskuratu ahal izango diren saritutako kupoiak abenduaren 5etik 31ra bitartean trukatu ahal izango dira.
Sarituak izan ez direnek, berriz, 2025eko urtarrilaren 5eko zozketan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, txartelaren atzeko aldea bete eta Plentziako Turismo Bulegoan jarriko duten postontzian utzi beharko dira. Kanpainaren informazio eta oinarri guztiak consumeenplentzia.wordpress.com webgunean daude eskuragarri.
Plentziako alkate Aitor Garagarzak herriko merkataritzan kontsumitzeak kaleak biziberritzeko, enplegua sortzeko eta udalerriko ekonomia indartzeko duen garrantzia azpimarratu du ekimenaren aurkezpenean. Beragaz batera, Adrian Vila Yarnozek, Merkatarien Elkarteko presidenteak, Gabonetako kanpaina honetan bertako negozioetan parte hartzera eta horiei laguntzera animatu ditu herritarrak eta bisitariak.