"Olentzero eta Mari Domingi" ikuskizunak Plentzia liluratuko du aurten ere

Ander Zarraga 2024ko abe. 20a, 10:29

Aurten ere, Plentzian Gabonak modu berezian ospatuko dituzte, Euskal Herriko tradizioak, kultura eta kondairak ekarriko dituen ikuskizunagaz. Hala, abenduaren 24an, 19:00etan, Eleiz plaza izaki mitikoz eta istorietako pertsonaiez beteko dute.

Beste urte batez, ume, nerabe eta helduek bat egingo dute Plentziako Olentzero eta Mari Domingiri bizia emateko, baita beste hainbat pertsonaia mitologikori ere, publikoa euskal kulturaren sustraietara eramango duen eszenaratze hunkigarri bategaz. Urtero legez, Olentzero eta Mari Domingi antzezpenean, Gabonbetako pertsonaia famatuenen historia eta sinbolismoa kontatuko dituzte, kondaira eta kontakizunen bitartez.

Ezinbestekoa bilakatu duten urteroko jarduera txokolatada bategaz hasiko da 17:45ean. Ordubete beranduago, 18:45ean, antzezlaneko pertsonaia guztien kalejira Plazatxoatik aterako da hiribildutik kalejira koloretsua egiteko. Azkenik, 19:00etan Eleiz plazara helduko dira, ikuskizun paregabea eskaintzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun