Uribe Kostako Berbalagunek talo-tailerra eta musika bateratuko dituzte elkar ezaguzteko

Ander Zarraga 2025ko urt. 28a, 10:21

Eskualdean dauden Berbalagun taldeetako kideek arteko sarea indartzeko eta euskaraz ondo pasatzeko, Uribe Kostako Berbalagunek Berbatopaketa egingo dute otsailaren 9an, Danontzat gaztetxean. Egun horretan, talo-tailerra, musika eta poteoa egingo dituzte giro ederrean.

Bertaratzeko aldez aurretik izena eman beharko da lotura honen bitartez. Informazio gehiago gura duenak 722 710 595 telefono-zenbakira deitu edo ukberbalaguna@gmail.com helbidera idatz dezake. dezakete.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun