Agate Deunaren bezperan, Amalurra esnatzeko kantuan aterako dira Plentziako kaleetatik

Ander Zarraga 2025ko ots. 3a, 08:45

Urtero legez, Plentziako txikiteroak Barrikako nagusien etxeko egoiliarrei ere kantatuko diete. © PLENTZIAKO TXIKITEROAK

Plentzian, gazteek zein nagusiek abestuko diote Agate Deunari bere bezperan. Batetik, bihar, otsailak 4, 11:30ean, Plentziako eskolatik kalez kale baserritarrez jantzitako hainbat ume aterako dira kantuan; ordu-erdi beranduago, Uribe Kosta BHIko ikasleak ere batuko zaizkie. Bestetik, arratsaldeko lehen orduan, 15:30ean, Txikiteroen txanda izango da.

Txikiteroak eskualdeko hainbat udalerritatik arituko dira kantuan; beraien ibilbidean Urduliz, Larrabasterra, Sopela, Barrika, Gandia, Andraka, Armintza eta Gorliz bisitatuko dituzte. Gainera, hurrengo egunean, Agate Deunaren egunean, otsailaren 5ean, Plentziako kaleetan arituko dira kantuan eta eskean arratsaldeko 17:00etatik aurrea, Matrallunetik plazatik abiatuta. Lotura honetan kontsulta daitezke geldialdi bakoitza non eta zein ordutan egingo duten

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun