Ospakizunak izango dira aurtengo Plentziako inauteri tematikoen gaia

Ander Zarraga 2025ko ots. 18a, 16:17

Martxoaren 1ean ospatuko dituzte Plentziako 16. Inauteri Tematiko ospetsuak. Aurtengo gaia ospakizunak izango da, eta egitaraua umeentzako jolasakaz hasiko da goizetik eta goizaldera arte luzatuko diren ekintzak hartuko ditu, tartean, kontzertuak, lehiaketak eta beste hainbat ekintza.

Egitaraua:

  • 11:30 Umeentzako Jolasak, Eleiz enparantzan.
  • 12:30 - 13:00 Torraden lehiaketaren entrega, Eleiz enparantzan.
    • Torrada bi aurkeztuko dira.
    • Ogizkoak zen kremazkoak izan daitezke.
  • 13:30 Joaldunen kalejira 2025eko Kaskarratoiarekin, Eleiz enparantzatik hasita.
  • 14:00 Txupina jaurtitzea.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
    • Izen-ematea: otsailaren 3tik 16ra bitartean.
    • Presioa: 10 euro.
    • Gorantz eta Gorrondona tabernetan.
  • 16:30 Plentzia trivial.
  • 18:00 Esna-gazte diskofesta.
  • 18:00-22:00 DJ mugikorra: Bolosb21.
  • 20:00 Zezensuzkoa.
  • 20:30 Roca y rollo.
  • 22:30 Altxa Porru erromeria.
  • 02:00 DJ Perez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun