Hezkuntzako greba deialdia indartzeko itxialdia egin dute bart hainbat irakaslek Plentzian

Iker Rincon Moreno 2025ko ots. 25a, 13:22

Otsailaren 26 eta 27ko hezkuntza publikoko greba deialdia indartzeko asmoz, eskualdeko ikastetxeetako hainbat irakaslek itxialdia egin dute bart Plentziako eskola batean. LAB sindikatuak zabaldu duenez, irakasleen lan baldintzak berrituko dituen akordio arautzaile bat aldarrikatu gura dute, eta horretarako, Hezkuntza Sailari edukiak mahai-gainean jartzea eskatu diote.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun