Ekitaldia txalapartaren doinuekin abiatuko da, eta bertsolariek batailari eta gudariei eskainitako bertsoak kantatuko dituzte. Ondoren, ongietorria egingo diete bertaratutakoei, eta Jose Ignacio Gorostidik itsas gudariaren semeak Matxitxakoko batailaren nondik norakoak azalduko ditu, bere aitak bizi izandako esperientziak eta testigantzak partekatuz. Ekitaldiaren amaieran, lore-eskaintza egingo dute gudarien omenez, kantuen eta agurraren artean.
