Ydako jaiak irudikatuko dituen irudiak sormena eta herritarren parte-hartzea sustatu gura dituela adierazi dute udaleko iturriek. Horretarako oinarri arautzaileak Alkatetzaren ebazpen bidez onartu dituzte, eta eskuragarri daude lotura honetan.
Edozein pertsona fisiko edo juridikok parte hartu ahal izango du lehiaketan, proposamen original eta argitaragabe bakarra aurkeztu beharko da, udalerriko jai-nortasunagaz lotuta eta "Plentziako Jaiak 2025" testua barne izan beharko du.
Teknika librea izango da, baina ez dute onartuko eduki iraingarririk edo publizitatekorik. Lanak formatu digitalean eta fisikoan bidali beharko dira 2025eko martxoaren 28a baino lehen. Udalaren kultur arloko ordezkariek osatutako epaimahaiak aukeratuko du kartel irabazlea. Kartel horrek 400 euroko diru-saria jasoko du eta ustiapen eskubideak Udalari lagako zaizkio. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta 2025eko apirilaren 4an iragarriko da Goñi Portalen.