Ekitaldiak erakusketa bategaz hasiko dira Plasentia de Butron Museoan, martxoaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean. Ondoren, kirol jardunaldi bat egingo dute Errotabarrin, apirilaren 6an, Garapen eta Bakerako Kirolaren Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere. Maiatzaren 31n, klubaren festa handia ospatuko dute kalejira, partida bereziak, bazkari herrikoia eta kontzertuak izango dituen egitarauagaz. Uztailaren 4an, kirolari buruzko mahai inguru bat ere egingo dute Plentzia Itsas Estazioan, eta, abuztuan, herriko arraun eta errugbi taldeakaz batera txapelketa egingo dute Errotabarrin.
Mendeurreneko jaia urriaren 12an egingo dute Mendeurrenaren Egunean, bertan, Plentzia, Athletic eta Errealeko beteranoek partidua jokatuko baitute. Egun horretan zozketa solidarioa ere egingo dute bertaratzen direnen artean.