Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea, Udabarria Bertsotan, jokatuko da maiatzean, eta azken saioetako bat Plentzian jokatuko da, maiatzaren 29an. Saioa amaitzean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatutakoen zerrenda osatuko da. Sarrerak bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke.
48 bertsolari ariko dira kantuan udaberriko fasean, maiatzeko eguenetan. Zortzi saio izango dira, bi multzotan banatuta: Plentziakoa B multzoko azkena izango da, eta ordu berean Gautegiz Arteagan egongo dira A multzokoa jokatzen.
Plentziako saioa Goñi portalean jokatuko da, arratsaldeko 18:30ean. Sei bertsolari hauek ariko dira kantuan: Ander Anakabe Lekue, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Naroa Jaio Jaio, Naroa Torralba Rodriguez eta Peru Irastortza Santxo. Gai-emaile lanetan, aldiz Jon Amezaga Fernandez ariko da. Eskualdeko parte-hartzaileen presentzia nabarmena da: Larrabasterrako Naroa Torralba eta Algortako Peru Irastortza eta Jon Amezaga izango dira saioan.