Urteko lehiaketa gastronomikorik ospetsuenean murgilduko da Plentzia

Ander Zarraga 2025ko mar. 20a, 11:42

Txapelketa aste-akabu honetan eta hurrengoan egingo dute.

Aste-akabu honetan eta hurrengoan, hiribilduko tabernek eta jatetxeek beraien pintxorik onenak eskainiko dituzte. 

Martxoaren 21, 22, 23, 28, 29 eta 30ean, plentziarrek eta bisitariek PintxoPortea eskuratu ahal izango dute, gustukoen dituzten mokadutxoak bozkatzeko, eta, horri esker herrian kontsumitzeko 350 euroko opari-txartelak ere jaso ahal izango dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun