Plentziako Udalak merkataritza-establezimenduak berritzeko edo martxan jartzeko laguntzen deialdia zabalik dauka

Ander Zarraga 2025ko mar. 24a, 10:19

Eraberritu eta Garatu programetarako diru-laguntzak apirilaren 22ra arte eskatu ahal izango dira.

Plentziako Udalak laguntza ekonomikoetarako programa bi onartu ditu herrian dauden establezimenduen modernizazioa eta enpresa berrien sorrera sustatzeko: Plentzia Eraberritu 2024 eta Plentzia Garatzen 2024. Ekimen hauek tokiko ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea dute helburu.

Batetik, Plentzia Eraberritu 2024 programa hiribildukoko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako establezimenduetan inbertsioak finantzatzera bideratuta dago. Laguntz honek LED argiztapenerako trantsizioa, Ticket Bai/Batuz sistema ezartzea, digitalizazio-aparatuetan inbertitzea eta euskarazko komunikazio-materialak diruz lagunduko ditu, besteak beste.

Bestalde, Plentzia Garatzen 2024 enpresa-proiektu berrien sorrera finantzatzea du helburu, garapen ekonomikoari eta herrian enplegua sortzeari laguntzeko, hain zuzen ere.

Programa horietarako, eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi horiek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hau da martxoaren 11tik apirilaren 22ra. Interesdunek deialdi bakoitzaren oinarri arautzaileak kontsultatu beharko dituzte, laguntza horiek jasotzeko baldintza espezifikoak eta beharrezko dokumentazioa ezagutzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun