Eguraldiak lagun, giro apartan ospatu zuten zapatuan, hilaren 5ean, Plentziako X. Putxera Lehiaketa. Guztira, 41 lagun batu ziren hiribilduko alde zaharreko bihotzean, lapikoak prest, festa gastronomikoaz gozatzeko. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, giroa "ahaztezina" izan zen, eta espero dute hurrengo urtean aurtengoan bezain beste parte-hartzaile egotea. Bitartean, hurrengo hitzordu gastronomikoa gogoratu dute: Karmengo jaien marmitako-lehiaketa. Hona hemen antolatzaileek helarazitako hainbat argazki.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!