Aurtengo udaldirako, Plentziako Udalak hainbat neurri ezarriko ditu. Alde batetik, garraio publikoaren erabilera sustatzeko gune bat ezarriko dute, metroaren alboan, gehienez 9 orduz aparkatzeko aukera eskainiz. Era berean, txandakako gunea handituko dute Arraun kalean, Areatza aldera, ezkerreko espaloian. Horretan, bi orduz aparkatu ahal izango da, gehienez. Horrez gainera, kontrola eta seinaleztapena hobetuko dute, eta, ildo horretan, aparkalekuen mapa berria argitaratu dute, herritarrek espazio berriak eta egokitzapenak erraz identifikatzeko.
Aparkaleku bereziak erabiltzeko baimen eskaerak
Aparkaleku berezietarako baimen sistema ere eguneratu da eta eskaerak maiatzaren 25a baino lehen egin beharko dira. Kasuaren arabera, baimena berritu beharko da edo ez. Lehenengo kasuan, eskaera berritu beharko dute udalerrian lan egiten dutenek. Aldiz, ez dute egin behar izango –baldintzak edo datuak aldatu ez badira– udalerrian erroldatutako pertsonen renting/leasing ibilgailuek eta enpresa ibilgailuek, Arpillaoko emakidunen ibilgailuak eta mugikortasun murriztua duten pertsonen ibilgailuek.
Ordenantza berria ikusteko, hemen.