Plentziako Udalak auzo-bilerak antolatuko ditu herritarren proposamenak jasotzeko

Ander Zarraga 2025ko mai. 2a, 10:53

Maiatzean, Plentziako Udalak hainbat topaketa egingo ditu udalerriko auzuneetan, bizilagunen kezkak eta ekimenak entzuteko. Bilerak maiatzaren 5ean hasiko dituzte Txipion eta hilaren erdialdera arte iraungo dute.

Bilerak maiatzaren 5ean hasiko dituzte Txipion eta 7an Erdialdea eta Portua, 8an Saratxaga, 12an Gandia, eta 13an Zabalazpi eta Kukutze, guztiak 18:30ean. Aldiz, oraindik ez dute zehaztu Isuskitzako bilera noiz egingo duten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun