Batetik, Plentziako Goñi Portalen egingo duten saioan Ander Anakabe Lekue, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Naroa Jaio Jaio, Naroa Torralba Rodriguez, eta Peru Irastortza Santxo bertsolariak arituko dira. Horiekaz batera, saioko gaiak emateko ardura Jon Amezaga Fernandezena izango da. Epaimahaikideak, berriz, hauexek izango dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.
Bestetik, Gautegiz-Arteagako saioko bertsolariak hauek izango dira: Bittor Salterain Etxebarria, Haizea Telleria Urkijo, Igor Galarza Intxausti, Mikel Aiartzaguena Agirrebeitia, Mikel Retolaza Etxebarria eta Peru Vidal Gurrutxaga. Aldiz, saioko gaiak Idoia Anzorandia Kareaga ariko da, eta epaimahaikideak, ostera, hurrengoak izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
18:30ean hasiko diren saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euroko prezioa izango dute; Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.