Memoriaren Egunak errepresio frankistaren biktimak gogoratuko ditu Plentzian

Ander Zarraga 2025ko eka. 10a, 14:00

Plentziako argazki zahar bat, Gerra Zibilean. © PLENTZIAKO UDALA

Ekainaren 13 eta 14an Memoria Eguna 2025 ospatuko dute Plentzian, frankismoaren errepresioaren biktimak gogora ekartzeko. Hitzaldi eta omenaldi publikoak egingo dituzte Goñi Portalen, Plentziako hilerrian eta Ontziola plazan, Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Udalaren eskutik.

Plentzian frankismoaren errepresioaren eta indarkeriaren memoria historikoa berreskuratzeko ekitaldiak egingo dituzte ekainaren 13an eta 14an egingo den Memoria Eguna 2025 ekitaldien bidez.

Lehen jarduera barikuan egingo dute, ekainaren 13an, 18:30ean, Goñi Portalen. Bertan, Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek hitzaldia emango dute frankismo garaiko errepresio judizialaren inguruan, bereziki Plentzian izandako gerra kontseiluak aztertuz.

Zapatuan, ekainaren 14an, bi omenaldi egingo dituzte. Lehenengoa, 11:00etan egingo dute Plentziako hilerrian, herriko alkate ohi Nicolas Landa Garay omentzeko. Ostean, 12:00etan, Ontziola plazan, Eugenio Campillo Robredori eskainitako oroimen-ekitaldia egingo dute; Campillo Robredo abiazio faxistaren biktima izan zen.

Egitaraua:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun