Plentziako Correoseko bulegoa udan ere zabalik mantentzea lortu dute

Ander Zarraga 2025ko eka. 12a, 15:15

Plentziako Correoseko bulegoa Arraun kaleko 1 zenbakian dago kokatuta. © CORREOS

Hiru urtez udan itxita egon ondoren, aurten Plentziako Correoseko bulegoak bere jarduera mantendu egingo du. Erabaki hau Udalak eta herritarrek egindako hainbat eskaeren ondorioz hartu du Correosek.

Plentziako Udalak eta Correosek baieztatu dutenez, bulegoak zabalik jarraituko du uda garaian, 10:00etatik 14:00etara, Posta Prestazio Planaren barruan. Gainera, bulegoak 2023tik martxan duen Citypaq 24 orduko zerbitzuak aukera emango die bizilagunei paketeak jaso eta uzteko, ordutegiaren mugarik gabe.

Hori jakiteagaz batera, Plentziako Udalak eskerrak eman dizkio Correosi eskaerei erantzuteagatik eta zerbitzu publiko hori herrian mantentzearen alde egindako lanagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun