Ardantzatik Isuskitzara sarbidea aldi baterako itxiko dute, hobekuntza- eta mantentze-lanengatik

Ander Zarraga 2025ko eka. 13a, 10:28

Isuskitzara Ardantzatik doan BI-2704 errepidearen irudia. © PLENTZIAKO UDALA

Isuskitzara Ardantzatik sarbidea itxita egongo da ekainaren 16tik uztailaren 4ra, azterlan geoteknikoak eta mantentze-lanak direla eta. Aste-akabuetan bidea zabalik egongo da trafikoarentzat.

Plentziako Udalak BI-2704 errepidea, Ardantzatik Isuskitzara doana, aldi baterako itxiko duela iragarri du, ekainaren 16tik uztailaren 4ra bitartean. Tarte horretan azterketa geoteknikoak eta mantentze-lanak egingo dituztela azaldu dute, errepide horretan dauden zuloak konpontzea espero baitute. Epe horretan, bidea itxita egongo da astelehenetik barikura, baina aste-akabuetan berriro irekiko dute, zirkulazioa errazteko.

Gainera, azken asteotan, Isuskiza Bidean eta Zabalazpi auzoan sastrakak kendu eta arekak garbitu dituztela ere azaldu du Udalak, landa-ingurunearen segurtasuna eta egoera orokorra hobetzeko helburuagaz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun