Plentziako Udalak Txipio auzoaren berrurbanizazio proiektuaren diseinua martxan jarri du. Zehaztu dutenez, hobekuntzak egin gura dituzte Higinio Basterra kalean eta Genaro Urrutia eta Matralune kaleen zenbait zatitan. Hala ere, prozesua herritarren parte-hartzean oinarritu gura dute, eta, horretarako, ekarpenak jasotzeko epea ireki dute.
Joan den ekainaren 2an auzo-bilera bat egin zuten egitasmoaren berri emateko eta bertako bizilagunen iritziak jasotzeko, eta, orain, ekainaren 17tik uztailaren 7ra arte, herritar guztiek izango dute aukera euren ideiak eta proposamenak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez bidaltzeko.