Lehen esku-hartzeak Eugenio Campillo Robledo umeen parkean eta Euskaldunen gunean ari dira egiten. Azaldu dutenez, jarduketen artean eremuak naturalizatzea, irisgarritasuna hobetzea eta erreforma txikiak egingo dituzte.
Hori jakinarazteagaz batera, Udalak gogorarazi du helburua parke-sarea irisgarriagoa, naturalagoa eta bizilagunen beharrak hobeto asetzea dela. Hurrengo hilabeteetan bestelako guneetan ere antzeko lanak egingo dituzte, pixkanaka udalerri osoan zehar hobekuntzak hedatuz.