Plentziako itsasadarra euskal presoen aldeko elkartasunez beteko da zapatuan

Iker Rincon Moreno 2025ko uzt. 4a, 10:41

Uztailaren 5ean, 12:00etatik aurrera, preso eta iheslarien aldeko 12. Itsas Martxa egingo dute Plentziako itsasadarreko uretan. Ekimen honek hainbat herritar bilduko ditu itsasoan zein kostaldean, eta herrialde palestinarrari ere elkartasuna adieraziko diote.

Pirulin:

  • 12:00etan, ekitaldi nagusia.
  • 12:30ean, martxaren hasiera, Xabi Solano Maizak girotuta.

Ontziolan:

  • 15:00etan, herri-bazkaria.
  • 17:00etan, kontzertu parte-hartzailea.
  • 18:30ean, Ostikda elektrotxaranga.

Gaueko Kontzertuak, 21:00etatik aurrera:

  • Er Duende & Tonians.
  • Toc.
  • Kiliki.
  • Zipote Records.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun