Idarkeria matxista kasu bat izan dela salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Plentzian

Ander Zarraga 2025ko abu. 7a, 12:12

Hainbat herritar Plentzian izandako eraso matxista bat salatzeko elkarretaratze batean, artxiboko irudian.

Plentziako hainbat elkartek eta Udalak elkarretaratzea deitu dute gaurko, abuztuaren 7rako, 19:30ean, Ontziola plazan, aste honetan udalerrian izandako eraso matxista salatzeko.

Plentzia eta Gorlizko mugimendu feministak, Sorginen Alabak, Araldi emakumeen kultur elkarteak eta Plentziako Udalak eraso matxista deitoratu eta herritar guztiak deitu dituzte gaur, 19:30ean, Ontziola plazan egingo duten elkarretaratzean parte hartzera.

"Plentziako Udaletik irmoki adierazi nahi dugu ez dugula horrelakorik onartuko. Indarkeria matxista gure gizarteko arazo larria da, eta horrelako kasuak gertatzen direnean ezin gara isilik geratu. Gure gaitzespenik sendoena adierazi nahi dugu, eta elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkiogu biktimari", adierazi dute udal-iturriek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun