Plentzian gaztarik onena aukeratzeko lehiaketa egingo dute hilaren 17an

Ander Zarraga 2025ko abu. 11a, 13:34

Elaiz plazan gaztarik onenak dastatzeko aukera egongo da domekan.

Gaztagile onenak elkartuko dira aurten ere Plentzian zapore eta kalitatearen aldeko lehian aritzeko: abuztuaren 17an, 39. Plentzia Uria Sariketa eta Idiazabal Jatorri Deiturako 34. Gazta Lehiaketa egingo dituzte. Sari-banaketa 13:30ean egingo dute Eleiz enparantzan, eta goiz osoan zehar, postuak izango egongo dira gazta dastatzeko.

Plentziako Eleiz enparantza gazta usain goxoagaz beteko dute abuztuaren 17an. Egun horretan Plentziako Gazta Lehiaketa, eta baita Idiazabal Jatorri Deiturako txapelketa egingo dituzte, bertako eta inguruko gaztagileak euren produktu onenak aurkezteko aukera.

Goiz osoan zehar, inguru horretan izango diren postuetan herritarrek gazta dastatzeko eta erosteko aukera izango dute, aldiz, 13:30ean egingo dute sari-banaketa ekitaldia, epaimahaiaren balorazioaren ostean.

Gaztaren inguruko hitzorduaz gain, abuztuaren 14an, 19:00etan, gazta eta txakolin dastaketa komentatua egingo dute Goñi Portalen. Parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute abuztuaren 12a baino lehen Plentziako Turismo Bulegoan. Dastaketarako 10 euroko fidantza eskatuko da, ekitaldiaren ondoren itzuliko dena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun