Beira biltzeko zerbitzuaren erregulartasun arazoak salatu ditu Plentziako Udalak

Nahia Martinez Gondra 2025ko abu. 18a, 10:48

Beira edukiontziak gainezka, artxiboko irudia.

Uda hasieratik, Plentziako beirazko edukiontziak gainezka daudela salatu du Udalak, "hainbat egunetan, hustu gabe" agertuz. Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak enpresa arduradunagaz kudeatu arren, egoera hori etengabe errepikatzen ari dela nabarmendu dute. Euren aburuz, eskariaren araberako bilketa-sistema batera igarotzea —gainezkatzea jakinarazten denean bakarrik jardutea— ez da eraginkorra izaten ari, batez ere udan, edukiontzien erabilera nabarmen handitzen denean.

"Gainbegiratze proaktiborik ez izateak eta behar besteko zerbitzurik ez izateak larriki eragiten dio beira biltzeko zerbitzuari", salatu du Udalak. Hala, irtenbide eraginkor bat eskatu dio enpresa arduradunari. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun