Ikasturte berrirako ikastaroen eskaintza aurkeztu dute Plentzian

Ander Zarraga 2025ko ira. 5a, 11:09

Plentziako Udalak irailaren 29an abiatuko du 2025-2026 ikasturteko ikastaroen eskaintza. Aurten, hiru diziplina nagusi egongo dira aukeran: astelehenetan joskintza, martitzenetan panderoa eta eguenetan zeinu hizkuntza.

Izen-ematea irailaren 8tik 19ra egin ahal izango da Goñi Portalen. Joskintza ikastaroak ordutegi bi izango ditu (17:00-19:00 eta 19:00-21:00), hilean 30 euroko kostuagaz. Pandero klaseak, aldiz, 22,5 euroan eskainiko dituzte, hasiberrientzat eta maila aurreratuarentzat ordutegi desberdinakaz (17:30-19:00 eta 19:00-20:30). Azkenik, zeinu hizkuntzaren ikastaroa eguenetan egingo dute, 18:30etik 20:00etara, hilero 22,5 euroko kuotagaz.

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, ikastaro hauek aukera bikaina dira gaitasun berriak ikasteko, euskal kulturaren adierazpenakaz konektatzeko eta inklusioaren aldeko urratsak emateko. Interesa dutenek izen-ematea Goñi Portalen egin dezakete zuzenean edo posta elektronikoz kultura@plentzia.eus helbidera idatziz edo 946 775 541 telefono-zenbakira deituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun