Behin konponketa-lanak bukatuta, daborduko igogailua martxan dagoela jakinarazi du Udalak. Hala ere, sare sozialetan egindako adierazpenetan aintzat hartu dituzte herritarren pazientzia eta esfortzua, bereziki mugikortasun beharrizan bereziak dituztenenak: "Zailtasun eta deserosotasunei aurre egin behar izan dietenak aste hauetan".