Arraunaren lehen mailara igotzeko play-offa jardunaldi bitan erabakiko da: zapatuan Bermeon (18:00etan) eta domekan Portugaleten (12:00etan). Estropadeta bietako emaitzek zehaztuko dute zein traineru igoko diren TKE Ligara hurrengo denboraldian.
Gorka Etxebarria entrenatzaileak gidatutako taldeak denboraldi ona egin du eta erakutsi du lehia horretan egotea merezi duela, hala ere, aitortu dute garaipena lortzeko zaleen babesa funtsezkoa izango dela, horregatik, aste-akabuan taldea animatzera joateko deia egin diete. Horretarako, autobus bereziak antolatu dituzte Bermerako joan-etorria errazteko; erreserbak taldeko tabernan egin beharko dira.